- Alex Txikon mendizale bizkaitarra bihar helduko da Bergarara 2016ko otsailaren 26an Nanga Parbaten egin zuen gailurra kontatzen duen Mendi biluzia euskarazko filmarekin (Seminarixoan; 19.00etan). Txikonek konfinamenduan landutako proiektu pertsonala da, izenburu bera daraman eta lorpena xehetasun handiagoarekin kontatzen duen liburuarekin batera. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte (gehienez, 125 ikusle).