- Mendaroko Udalak zaletu guztien partaidetzari irekita dagoen XXV. aire libreko margo lehiaketa antolatu du datorren larunbaterako. Sariketaren gaia Mendaroko herria izango da eta partehartzaile bakoitzak egoki ikusten dituen teknika, formatua eta euskarria erabili ahalko ditu.

Edonola ere, lanen zigilatzea 9.00etatik 10.00etara bitartean egingo da Goñati pilotalekuan eta Udalak 1.800 euro bideratuko ditu lau lan onenak saritzeko (irabazleak 700 euro jasoko ditu).

Aukeratutako lanekin erakusketa egingo da urriaren 2tik 11ra arte Lagun Betikoenean (asteburuetan irekiko da, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara).