- Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritar guztien partaidetzari irekitako bilera antolatu du datorren ostegunerako, beti ere, Gaztañerre azokaren hurrengo edizioari buruz hitz egiteko. Bilera udaletxeko batzar aretoan egingo da (19.00etan) eta horren bitartez Udalak “azokako antolaketari buruzko iritziak jaso” nahi ditu, “COVID-19agatik baldintzatuta dagoen edizioaren aurrean”.