- Euskara ikasten ari diren 14 pertsona onuradun izan dira Arrasateko Udalak abian jarri duen aurtengo bekak emateko dirulaguntza deialdian. Helduen euskalduntzean eta alfabetatzean diharduten euskaltegien laguntzetan eskatzaile bakarra izan da: Debagoieneko AEK. Hala, Udaleko Kultura eta Euskara Sailak erabaki du 21.740 euroko laguntza ematea, eskainitako ikastordu bakoi-tzeko, gehienez, 13,50 euro.