- Bergarako Kirol Elkarteko (BKE) Zuzendaritzak egindako urteko batzar orokorrean, futbol eskola eta talde federatuetako jokalarien eta bazkideen 2020/2021 denboraldiko kuotetan %20ko deskontua aplikatzea onartu zuten. Klubaren babesle edo laguntzaile diren entitate, saltoki eta enpresek deskontu bera izango dute. Koronabirusak sortutako egoeraren harira hartu dute erabakia.