- Gipuzkoako Foru Aldundiak, ardi sektoreko elkarteak, gestio etxeak, nekazaritzako sindikatuak eta Landa Garapeneko elkarteak artile bilketa modu antolatuan egiteko batu dira. Horretarako egutegi bat osatu dute eta Deba bailarako artzainek hilaren 22an izango dute artilea agindutako lekuetan lagatzeko aukera.

Hori bai, horren aurretik zerbitzua erabiltzeko interesa dutenek Lurkintzako 696 433 602 telefono zenbakira deitu behar dute, artilea non eta zer ordutan laga behar duten jakiteko.

Debagoieneko artzainek Bergarako Epele zabortegira eraman ahalko dute artilea eta Debabarreneko artzainen jardueraren ondorioz sortutakoa, berriz, bi leku ezberdinetan jasoko da. Hala, Soraluze eta Eibarko artzainek Bergarako Epele zabortegira eraman ahalko dute artilea eta Itziar, Deba, Mutriku, Mendaro eta Elgoibarko artzainek Azpeitiko Lapatx zabortegira.