- Gipuzkoako Baso Elkarteak (GEBE) antolatuta, Basoen kudeaketa Gipuzkoan izeneko hitzaldia egongo da datorren asteazkenean (19.00etan) Soraluzeko Herri Antzokian.

Nahi duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo den hitzaldi horretan GEBEko Debabarreneko ordezkaria den Xabier Zubiaurrek eta elkarteko teknikariek parte hartuko dute, beti ere, "Gipuzkoako Baso Elkarteak antolatzen dituen ekintza eta eskaintzen dituen zerbitzuei buruz hitz egiteko".

Era berean, "bizi dugun baso-pandemiak eratorrita sortu diren gaurkotasun-gaiak" ere jorratuko dituzte GEBEko ordezkariek. Horien artean, "pinuaren gaitzak jota dagoen azalera, insignis pinua bera ordezka dezaketen espezie anitzak edota erakundeen diru-laguntzak" nabarmendu daitezke. Hori guztia, "gure lurraldean baso kudeaketa jasangarria manten-tzeak duen garrantzia azpimarratuz", aurreratu dute.