- Udal Ludotekak eta Atxutxiamaika taldeak abian jarri dute uda berezi honetarako haurren aisialdirako elkarlanean prestatu duten eskaintza. 2008 eta 2014 urteen bitartean jaiotakoei zuzenduta, udako aisia eskaintza honetan 138 neska-mutilek parte hartuko dute (hilaren 15era arte egingo den lehenengo txandan 83 eta hilaren 16tik 31era arte egingo den bigarren txandan 55).