- Irailera begira eta San Martin jaiak antolatzen hasteko, Bergarako Udalak jai batzordea deitu du. Bilera bihar izango da udaletxean, 19.30ean hasita. Oñatin, aldiz, herriko festak nola ospatu daitezkeen adosten jarraitzeko, bigarren bilera egingo dute gaur kultur etxean, 18.00etatik aurrera.