- Koronabirusak eragindako egoera medio, Debabarrenako ESIak udan lehen osasun arreta Elgoibarren zentralizatzeko asmoa azaldu zuen baina mendaroarren kexa ugari jaso ondoren, Iñaki Arregi alkateak Osakidetzako arduradunekin izandako bilerek bere fruituak eman dituzte eta uztaila eta abuztuan Mendaroko anbulatorioan aurrez-aurreko osasun-arreta mantenduko da, “astean hiru egunetan”.

Hori bai, kontsultategian arreta jasotzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 943 032 610 zenbakira deituta. Era berean, uztailaren 24ra bitartean programatutako erizaintza eskariari erantzungo zaio 8.00etatik 13.00etara.