- Ezohiko sanjuanak amaituta, Eibarren Akebai plataformak azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskal Herri osoan burutuko den Euskaraldia ekimenaren bigarren edizioa prestatzeari ekin dio jada.

Izan ere, taldeko lagunak atzo bertan hasi ziren Eibarko ikastetxe, enpresa, denda, taberna eta era ezberdineko elkarteei aurtengo Euskaraldian parte hartzeko gonbidapen gutuna bidaltzen.

Izena ematen duten erakundeek "euskararen erabileran aurrera egiteko aukera ezin hobea izango dute". Interesatuek kultur etxera (943 708 444 telefonoa) edo Eta Kitto! elkartearen bulegora (943 200 918) jo dezakete.