- Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango direla eta, Bergarako EAJk gogorarazten du herritarrek posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza zerbitzua eskura dutela Batzokian, astelehenetik ostiralera arte, 11.00etatik 12.30era eta 18.00etatik 20.00etara (telefonoa, 943 764 700). Aretxabaletako Ba-tzokian, aldiz, tramitea 10.30etik 12.30era egiten dute, eta astearte eta ostegunetan baita arratsaldez ere (18.00etatik 20.00etara).