- Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz ohiko udaleku irekiak bertan behera laga ondoren, Itziarko Auzo Udalak haur eta nerabeei zuzendutako Uda aisia Itziarren ordezko proposamena antolatu du.

Hala, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bi asteko egitarau ibiltaria garatuko da (bi txanda egongo dira uztailean eta prezioa 35 eurokoa da). Bestetik, 13 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat 5 eguneko kanpamentu ibiltaria egingo da, uztailaren bigarren partean (prezioa 90 eurokoa da). Baterako zein besterako izena hilaren 24ra arte eman daiteke Itziarko Harrera Bulegoan (goizez) edo 943 199 255 telefonora deituz.