- Debako Udalak astelehenean ireki zuen, berriro ere, Udal kiroldegia, “egoerak eskatzen dituen garbitasun eta segurtasun neurriak hartuta”. Hori dela eta, erabiltzaileek “aldaketak somatuko dituzte”. Horregatik, Udalak gutun bana bidali die bazkide guztiei, egokitutako aldaketei buruzko azalpenekin. Bestetik, kiroldegia ia hiru hilabetez itxita egon denez, Udalak urteko bazkidetza kuotetan %25eko murrizketa egitea erabaki du.