-Trokolo teatro taldearen Kioskoa umeentzako antzezlanak emango dio gaur hasiera 7x7 Kultura kalean programari (Herriko plazan, 19.00etan). Ostiralean Bihar txotxongilo taldeak Ipuin magikoak lana aurkeztuko du Santa Rita lorategian (19.00), eta igandean, Zirtaka taldeak Ongi etorri, lagun! antzezlana taularatuko du (Iralabarri, 19.00). Zazpi ikuskizun izango dira eta guztietan segurtasun neurriak beteko dira.