- Egoera aldatu dela ikusita, COVID-19ak eragindako krisiak ekarritako ondorioei erantzuteko martxoan eratu zen Mutriku Zaindu zaintza sareak bukatutzat eman du etxetik atera ezin ziren herritarrei erosketak egiteko eskaini duen zerbitzua.

Mutrikuko sare solidarioak (53 bolondresekin aritu da lanean) laguntza behar izan duten herritarren 42 dei jaso ditu eta taldearentzat ekimenak “oraindik ere herrian familia, lagun talde eta etxapetako zaintza sareek martxan jarraitzen dutela ohartzeko” balio izan du “eta hori ederra da”, diote.

Bolondresek uste dute hasierako helburuak bete dituztela eta sare herritarrak oinarri sozial garran-tzitsu bat izan daitezkeela aurrera begira egon daitezkeen krisietarako. Hori bai, erosketa zerbitzua “momentuz” bukatutzat ematen badu ere, zaintza sareak martxan jarraituko du “uneko beharrei erantzuten saiatzeko asmoz”.