- Debako Udalak atzo jarri zuen martxan irailaren 15era arte indarrean egongo den TAO sistema. Hori dela eta, bisitariek dagoeneko ordaindu behar dute ibilgailua herriguneko hainbat eremutan lagatzeko.

Hala, Santiago hondartza ondoan dagoen Nafarroa plazako sektorean kotxea 30 minutu aparkatzeko 0,90 euroko tarifa ordaindu behar da (1,5 euro ordubete). Gune horretan, gehienez, 5 ordu laga ahalko da kotxea.

Nobedade gisa, bisitariek Artzabalen (Danobat enpresa zegoen lekuan) egokitutako aparkaleku berrian laga dezateke ibilgailua, egun osorako 2,5 euroko tarifa bakarra ordainduta.

Bestalde, Miramar hotela zegoen inguruan herritarrek aparkatu ahal izango dute bakarrik uda honetan eta, orain arte ez bezala, autokarabanek debekatuta izango dute bertan aparkatzea.

Gudarien plazari dagokionez, herritarrek nahiz bisitariek 30 minutu aparkatu ahalko dute gehienez, doainik.

Deban etxebizitza duten baina erroldatuta ez dauden herritarrek egun osoan laga ahal izango dute ibilgailua, 2,25 euro ordainduta, hondartzako eta Tren geltoki zaharreko TAO guneetan. Hori bai, udatiarrek dohan laga dezakete kotxea Artzabalgo aparkaleku berrian eta laugarren sektoreko (Calbeton Zumardia, Basterinetxe, Marinel eta Monreal kaleak osatzen dute) eremuetan.

Bertakoek, berriz, egun osoan laga ahal izango dute autoa doanik Tren geltoki zaharreko eremuan, laugarren sektorea osatzen duten kaleetan eta Artzabalgo aparkalekuan; “urteko TAOko pegatina aurreko kristalean, ikusteko moduan ipiniz”. Hondartza ondoko eremuan aparkatzeko, aldiz, eguneko 2,25 euroko tarifa ordaindu behar dute.