- Debako Aldats, Itziarko Zabalsoro eta Lasturko frontoiak ireki dituzte aste honetan baina momentuz kirolari federatuek bakarrik erabili ditzakete, “aurrez hitzordua hartuta” (federatu txartela eramatea eskatzen da). Frontoiak ateak itxita erabili behar dira (ikuslerik gabe) eta kantxan bi jokalari egon daitezke gehienez “beraien arteko bi metroko segurtasun distantzia mantenduz”. Aldagelak eta dutxak ezin dira erabili.