- Debarrek koronabirusak eragindako egoera honetan herriko hondartzen erabilera nolakoa izango den jakiteko zain daude baina oraindik ez da horren inguruko erabakirik hartu. Udalak azaldu duenez, une honetan “hondartzen irekiera noiz eta nola egingo den aztertzen ari gara herriko eragileekin”. Hori dela eta, “datozen asteetan zehaztuko dira jende pilaketak ekidin eta osasun segurtasuna bermatzeko irizpide eta neurriak. Momentuz Debako hondartzak zabalik daude kirola egiteko eta paseatzeko baina ez etzanda egoteko.