- Arrasateko Udalak “orain arte ezagutu ditugun” San Juan jaiak bertan behera utzi dituela iragarri zuen asteazkenean. Horren harira, EH Bildu udal taldeak festak antolatzeko gordetako aurrekontua, 150.000 eurokoa, kulturan berrinbertitzeko eskatu dio Udal Gobernuari.

“Hainbat dira Arrasaten kultur arlo ezberdinetan lan egiten duten enpresa, eragile eta norbanakoak. Eta eurak, herriko beste hainbatek moduan, osasun krisialdi honen eraginak paira-tzen ari dira (eta jarraituko dute)”, azpimarratu du EH Bilduk prentsa ohar baten bidez. Testuinguru honetan, koalizio abertzaleak aipatutako dirua “urte honetan zehar gelditzen diren hilabeteetan inberti-tzeko” eskatu du. “Hau da, kultura sustatzen duten eragileei, artistei, musikariei eta, orokorrean, herrian kulturaren inguruan lan egiten duten pertsona eta elkarteei lagun-tzeko bideratzea proposatzen dugu jaietarako aurreikusitako zegoen dirua”, gehitu du EH Bilduk.

Azken hilabeteetan “kulturarik gabe ezer gutxi gelditzen dela gozatzeko” argi geratu dela uste du koalizio aber-tzaleak. “Artista askok, boluntarioki, euren lana oparitu digute isolamendua errezago eramateko. Hori dena bueltatzeko garaia iritsi da; badago Arrasaten talentu nahikoa dirua inbertitzeko herri osoaren gozamenerako”, nabarmendu du EH Bilduk.

Udalak San Juan jaiak irudikatzeko “ekintza sinbolikoren bat” egitea ez du baztertu. Beraz, hurrengo asteetan, egoera aldakorraren arabera, era bateko edo besteko ekitaldiren bat aurkeztuko du.