- Eibarko Txirrindulari Elkarteak ekainaren 14an egitekoa zen 85. San Juan Sari Nagusia bertan behera lagatzea erabaki du, “gaur egun bizi dugun egoerarekin ez direlako baldintza higienikoak eta moralak ematen, proba berme osoz ospatzeko”.

Hori dela eta San Juan Sari Nagusiaren 85. edizioa “datorren urtean egingo da”.

Eibarko Txirrindulari Elkarteak elkartasuna adierazi nahi die pandemia honetan kaltetutako guztiei eta aurreratzen du “osasun segurtasuna bermatzen ez den bitartean”, klubak nahiago duela “oztoporik ez izatea” larrialdi honen irtenbiderako; “guztion osasuna inportanteena delako”.