- Espainiako Atletismo Federazioak krosen urteko sailkapena argitaratu du eta Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosak 2.777,50 puntu lortu ditu; aurrekontu handiagoa duten Atapuercako (Burgos) eta Italicako (Sevilla) proben atzetik bakarrik. Hori dela eta, azken 3 urteetako puntuazioaren arabera, Elgoibarko krosak hirugarren postua berreskuratu du, Alcobendaseko proba aurreratuz.