- Ilusio handiz osatu zuten hamabi hilabeterako egitaraua 50. urteurrena behar den bezala ospatzeko. Hala ere, COVID-19a dela eta, Oñatiko Oñatz dantza taldeak ospakizunak bertan behera uztea erabaki du. Hasiera batean, martxorako eta apirilerako aurreikusita zeuden ekintzak ez ziren aurrera eraman, hurrengokoak bete ahal izatearen itxaropenarekin. Baina ondorengo hilabeteetarako ziurtasun ezak aurtengo jarduera guztiak 2021era atzera-tzea eraman du taldea.

Datorren urteko egitaraua zelakoa izango den eta nola bizitzeko aukera egongo den ez jakinda ere, urtebeteko atzerapenarekin “arnasa pixka bat” hartzea espero dute antolatzaileek, eta garran-tzitsua, perspektibaz aritu ahal izango direla “datorrenari hobeto aurre egiteko”. Soka dantzarekin eman zieten hasiera urtarrilean ospakizunei. Otsailean Oñatiko Inauteri Txikia estreinatu ondoren, martxotik aurrera urteurrena bertan behera geratu da.