- Koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako neurriak direla eta, Eskoria-tzako Udaleko Kultura Batzordeak San Pedro jaiak bertan behera uztea proposatu du. Herriko talde eta elkarte guztien artean batzorde bat sortuko da herritarrek kulturaz goza dezaten eta, ahal den neurrian, tokiko ekonomia bultza dadin. Lehen bilera hilaren 19an izango da.