- Trinitate jaietako danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak jakinarazi du aldaketa bat egin duela aurtengo ikuskizuna iragarriko duen kartela aukeratzeko abiatu duen lehiaketan.

Izan ere, lanetan "data osoa jarri beharrean, Elgoibarko 2020ko Danborrada testua agertu behar da bakarrik". Beraz, oraindik ere kartela aurkeztu ez dutenek hori jarrita aurkeztu beharko dute (epea ostiralean amaitzen da) Herritarren Arreta Zerbitzuan (aurrez 943 741 050 zenbakira deitu behar da ordua hartzeko).

Bestalde, irabazleak 300 euro edo diru hori Txankakuako dendetan gastatzeko bonoak eskuratuko ditu sari gisa.