- Arrasateko Ibai-Arte elkarteak zuzaraguretxertoa.eus plataforma sortu du, merkatariek diru-sarrerak izan ditzaten ateak itxita dituzten bitartean. Bisuteria eta osagarriak, dekorazioa, estetika, arropa, ile-apaindegiak, tabernak, jatetxeak, lurrindegiak, oinetakoak€; mota guztietako saltokiek egin dute bat ekimenarekin.

Orokorrean, 50, 80 eta 100 euroko kupoiak daude eskura, eta horiek aukeratuta, bost, hamar eta 15 euro gehiagarri oparitzen dituzte, hurrenez hurren. Ostalarien kasuan, aldiz, menuak eta bestelako jatekoak eskaintzen dira. Negozioek berriro ateak irekitzen dituztenean trukatu ahal izango dira kupoiak.