- Haur eta gazte guztiek etxetik online ikasten jarraitu dezaten wifi konexioa dutela ziurtatu nahi da. Horretarako, Oñatiko Udala eta herriko ikastetxeak elkarlanean ari dira arrakala teknologikoari aurre egiteko ahaleginean.

Aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu zirenetik, ordenagailu, tablet, chromebook eta an-tzerako erremintak ezinbestekoak bihurtu dira ikasleek online formatuan jasotzen dituzten irakasleen azalpenak jarraitzeko.

Udala Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin harremanetan jarri zen egoeraren berri izan eta zituzten beharrak identifikatzeko. "Hainbat ikaslek wifirik ez zutela edota mobila erabiltzen dutenez datuen kontsumoa berehala agortzen zitzaiela ohartarazi ziguten ikastetxeek, eta arazoa konpontzeko Izarkom telekomunikazio kooperatibara jo genuen", adierazi dute Udaletik.

online

Txartel hauek eskuratzeko 13 eskaera jaso ditu oraingoz Udalak. Baina egoera luzatu daitekeela eta, ikastetxeekin harremanetan jarrai-tzen du gehiago beharko balira eskatzeko. Udalak txartel hauek ordainduko ditu.