- Alarma egoera dela eta, Morkaiko mendizale elkarteak atzo jakinarazi zuen maiatzaren 9an egitekoa zen Morkaikoren Eguna bertan behera geratu dela. Bestetik, Finalista Eguna atzeratzeko erabakia hartu du elkarteak. Dena den, mendi zerrendetan, “2019ko maiatzaren 1etik 2020ko apirilaren 30era bitartean egindako mendiak bakarrik onartuko dira”.