Liburutegiaren lehiaketa. Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak aurten kaleratuko dituen orri-markagailuak aukeratzeko antolatutako lehiaketaren sariak banatu ditu aste honetan. Aurtengo gaia Elgoibar eta kirola zela eta, Maite Maiora korrikalari mendaroarra izan zen sariak banatzen. Sariketara 382 lan aurkeztu dira eta irabazleak Douaa El Morabet (7 urte) eta Irati Uzkudun (15 urte) izan dira.