Ondoen apaindutako tabernak ere Urtero bezala, Azkoitia eta Azpeitiko Udalek amaitu berri diren Inauterietako mozorro onenak saritu dituzte. Azkoitian El Rey Leonek jaso du talde txikien kategoriako lehen saria; talde handien artean, Garbiketa Zentroa eta Oktoberfest (ezkerreko argazkian) sarituak izan zirelarik. Azpeitiko lehiaketan txotxongiloak jaso du banakoei zuzendutako lehen saria eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek (eskuineko irudian) talde onenari emandakoa. Bestalde, Inauterietarako ondoen apaindutako tabernei dagokionez, Latz tabernak eskuratu du garaipena Azkoitian eta Etxezuri tabernak Azpeitian. Bi herrietako epaimahaiek aurtengo mozorroen maila handia nabarmendu nahi izan dute.