bizikleta elektrikoak. Udalak herriko merkataritza txikia bultzatzeko Mutrikun Erosi eta On Egin kanpaina garatu zuen azaroaren 9tik urtarrilaren 6ra bitartean eta epe horretan herriko dendetan 10 eurotik gorako erosketak egin zituztenek bi bizikleta elektrikoren zozketan parte hartu zuten. Francisco Javier Zafra eta Rita Mancisidor izan dira saridunak eta astelehenean jaso zituzten bizikletak herriko alkatearen eskutik. Argazkia: N.G.