Hernaniko jaiak Gipuzkoa osoan ezagunak dira duten giroagatik eta ohitura handiko ekimenak manten-tzen dituelako: akelarrea, Azeri dan-tza edota sokamuturra, adibidez.

Atzo, bere patroi nagusiaren eguna izanik, ekitaldi formalagoak izan ziren nagusi. Esaterako, Meza Nagusia edota Txistulari eta Musika Bandaren kontzertuak. Haurren danborrada eta Dantza Solteko Txapelketak ere izan ziren.

Hala eta guztiz ere, asteburuan bilduko dira ekitaldi gehienak. Gaur eta bihar diana, sokamuturra eta azeri dantzarekin hasiko dira eta egun guztian zehar txarangak izango dira protagonistak. Gaur gainera, 13.00etan koadrilen arteko brindisa burutuko da Gudarien plazan.

Andoain

Egun osoko festa

Axeri Dantza herrikoia

Andoainen ere egun osoko festa izan zuten. Ekitaldirik jendetsuena izan zen urtero legez Axeri Dantza. Blusa gorriz atonduta, dantzari trebez bete zen Goikoplaza, publikoari axeri-jokoak eskaintzeko prest. Eguraldia lagun, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten andoaindarrek; hala nola, artisautza azoka, pilota partidak, herri kirolak, bertsolariak, musica, zezen-suzko eta konzertuak.

Jaiak ez du etenik izango astelehena bitarte. Gaur, buruhandi eta erraldoiak, pilotako finalak, kantu kalejira, bazkaria, XVII. Bizikleta Festa eta Andoaindarra elkartearen danborrada izango dira, besteak beste.

Asteartean Lasarte-Oriako sanpedroek erreleboa hartuko diete Andoain eta Hernaniri.