- Pasa den urteko azaroan 2022ko aurrekontuetarako lan-ildo estrategikoak aurkeztu zituen Lasarte-Oriako EH Bilduk. Udal Gobernuarekin aurrekontu proiektua negoziatzeko garaian, halaber, herriak dituen etorkizuneko erronkei erantzuteko 2022ko aurrekontuetarako egindako hasierako proposamena egokitu egin dute, zazpi ardatzetan.

"Zazpi ardatzak, egindako proposamena, estrategikoak dira herriaren garapenerako, eta Udal Gobernuarekin adostasunetara iristen ahalegindu garen arren, Udal Gobernuarekin izandako negoziaketetan ez dugu erantzun positiborik jaso", adierazi zuten. Hortaz, Udalbatzako gainerako talde politikoekin elkartuko dira eta bere proposamena garatzen saiatuko dira.

Zazpi ardatz estrategikoak etxebizitza politika publikoak, berdintasun teknikariaren postua sortzea eta kontratatzea, politika sozial eraginkorrak egiteko bi gizarte langileren eta administrari baten postuak sor-tzea, Oria industriagunea birgaitzea, kultur eragileentzako lokala, Kale Nagusia oinezkotzea eta Askatasuna plazan estalpea jartzea dira.