- Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak, Beterri Saretuzek, bihar Andoainen eskualdeko emakumeen foroa antolatu du. Bilera Leitzarango Bisitarien zentroan egingo da, 11.00etatik 13.00etara.

Esperientziak partekatu, beharrak entzun eta aurrera begirako erronkak identifikatzea izango dute helburu, eta horretarako Harago aholkularitza gonbidatu dute.

Batzar hau Esperientzia Trukeen zikloaren baitan koka-tzen da eta biharkoa azken saio berezia izango da. Ekimen honetako suspertzaileek azaldu dutenez, Esperientzia Trukeak Beterriko enpresa eraldatzaileen artean ezagutzak partekatzeko egitaraua da eta apirilaren 27tik hainbat saio egin dituzte, lan antolaketa ereduak, bazkidetza prozesuak edo laneko inklusioaren inguruan. Saio hauek Youtuben ikus daitezke.

Informazio gehiago eta izen-emateabeterrisaretuz@gmail.com helbidean.