- Hernaniko Udaletik jakinarazi dutenez, Aste Santuko oporrak amaitu ondoren berriro martxan jarriko du Ttapa-Ttapa egitasmoa. Hurrengo irteera bihar izango da. Izan ere, apirila eta ekaina bitartean, adinekoak asteazkenero Atsegindegin elkartuko dira 10.30ean jarduera fisikoa egiteko.