- Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan, Bost teilatu filma aurkeztuko da gaur arratsaldean, 19.00etan, Hernaniko Biterin. Sarrera doakoa da eta hamabost urtetik gorakoen-tzat zuzenduta dago. Obra hau sei udalerritan lan egin duten bost zinegilek sortu dute. Horien artean, Raul BarrerasekHernanin grabatutako Arnasa filma aurkitzen da. Proiekzioa amai-tzen denean, Barrerasekin solasaldia egongo da.