- Maite Larburuk eta Eli Pagola artistek irabazi dute Hernaniko zazpigarren Sorkuntza beka. Aurten hamaika kultur proposamen aurkeztu dira eta aipatutako biak jaso dute epaimahaikideen saria. Puntuazio bera jaso dutenez, 5.000na euro jasoko dute proposamena garatzeko. Lanak urte bukaeran ikusteko aukera egongo da.

Konkretuki, Larburuk buru duen hirukotearen Arrailak proposamena da bekaren irabazleetako bat. Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin eta Oskarbi Sein ilustratzaile eta animazio egilearekin batera, zazpi minutuko animaziozko bideo bat egingo dute. Arrailak kantua oinarri izango du proposamenak. Krak Larbururen bakarkako bigarren diskoan dago kantu hori eta amonari gertatutako istorio "gogor bezain ederra" kontatzen du.

Bestalde, Pagolak zuzendutako proiektuak Ta argiya iñ zan ikus-en-tzunezko instakaluntza bat proposatzen du. Argiaren, argindarraren eta energia hidraulikoaren inguruko gogoeta zientifiko-artistiko bat da. Pagolarekin batera Ainhoa Gutierrez zinegilea ere arituko da proiektua gauzatzen. Gogoeta artistiko hau Ereñotzuko zentral batean proiektatzeko asmoa dutela azaldu du Pagolak.