- Herriko merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei eta tokiko industriari buruz inoiz egindako datu-baserik zabalena biltzen duen gida berria kalean da. Andoain Gida Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria sailak argitaratu du eta udalerriko zerbitzu eta jardueren direktorio eguneratua da.

Mari Jose Izagirre arloko zinego-tziak azaldu moduan, "hurbileko eskaintzari buruzko informazio praktikoa eman nahi du, sektoreka antolatuta eta erabiltzaileak errazago iritsi daitezen. Tresna bizia izango da eta aldian-aldian eguneratuko da".

Andoaingo Gida-ren bertsio fisikoa apirilaren 25etik aurrera etxeetan jasoko dute andoaindarrek. Euskarri digitala ere izango du, PDF formatuan, gailu mugikorretatik eta ordenagailuetatik zuzenean sartu ahal izateko. Informazioaren antolaketari dagokionez, argitalpenak bost bloke handi ditu: Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzuak, Industrialdea eta Udaleko telefonoak. Era berean, bloke bakoi-tzak azpisektore multzoak izango ditu eta azken zatian, alfabetikoki antolatutako beste direktorio bat dago, bestelako bilaketa mota batzuk errazteko. Andoaingo Udaletik adierazi dutenez, "lan handia" egin da datu-base fidagarria sortzeko.