- Astigarragako Udalak Tomas Alba kalera doan tunelean mural berri bat osatu nahi du Nagore Legarreta argazkilariarekin elkarlanean.

Iluna den eremu horretan emakumeen gorputzak askatasunean irudikatu nahi ditu. Saio bakoitzeko, gehienez ere hamabi emakume izango dira.

Izena emateko 638 206 586 telefonora deitu edo formulario bat bete, (https://forms.gle/8lyqptwwtnncednl7) behar da. Saioak apirilaren 4 eta 6an izango dira, 19.30etik 22.00etara. Udako arropa eraman beharko da.