- Egape dantza taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du igande honetan, 11.00etan San Joan plazan, Elkar+ekin ekimenaren barruan. Ekimen honen helburua elkarteen eta boluntarioen lana balorean jartzea eta gizartean duten garrantzia azpimarratzea da. Urnietako ekitaldiari dagokionean, Egapeko zortzi taldek eta 80 dantzari inguruk hartuko dute parte. Talde bakoitzak koreografia bat eskainiko du, eta amaieran, guztiek, Martxa baten lehen notak abestia dantzatuko dute.