- Eskaintza berria egin du Andoaingo Jabekuntza Eskolak udaberrira begira. Hainbat ikastaro errepikatu egingo dira harrera ona dutelako, baina beste batzuk lehenengo aldiz egingo dira. Parte hartzea doakoa da eta izen-ematea zabalik dago.

Esaterako, batukada feminista taldeak biltzen jarraituko du eta hitzorduak jarri dituzte apirilaren 25ean, maiatzaren 9 eta 23an, eta ekainak 6 eta 20an.

Konfiantza sortu eta elikatzeko ikastaro bat ere izango da, apirilak 30 eta maiatzak 7an, Nerea Redondok dinamizatuta.

Elektrizitate lantegia ekainean izango da. Hain zuzen ere, ekainak 6, 8, 13, 15, 22, 27 eta 29an egingo da, Paz Carbajosaren eskutik. Elektrizitatearen inguruan emakumeek autonomia handiagoa izateko helburua du mintegi honek.

Kosmetika naturala lantzeko mintegi bat ere antolatu dute. Bi talde egitea aurreikusten da, lehena apirilak 6, 13, 21 eta 27an egingo da eta bigarrena, berriz, maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean. Kris Lizarragak kosmetikoak modu erraz eta ekonomikoan egiteko baliabideak emango ditu.

Era berean, Gorputz kontzientziatik mugimendu askera laborategia ere izango da. Eskolak apirilaren 7, 21 eta 28an, maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an, eta ekainaren 12, 9 eta 16an izango dira. Maider Oiartzabal izango da arduraduna.

Autodefentsa feminista ikastaroa ere izango da, urtero bezala. Aurten maiatzaren 21ean eskainiko da Allurralde kiroldegian, eta Emagin elkarteak eskainiko du.

Bizikletak konpontzeko mintegia ere eskainiko dute. Lantegi mekanikoa ekainak 4 edo 11n izango da Leitzaran bisitarien etxean.

Jatorri anitzetako emakumeen elkargune kulturalak ere martxan jarraituko du eta topaketak iragarri dituzte apirilak 5, 12 eta 26an, maiatzaren 10, 17, 24 eta 31n, eta ekainaren 7, 14 eta 21n.

Azkenik, gatazkatsuak izaten diren banaketa prozesuak partekatzeko "konplizitate-gunea" izan nahi duen Nire bizitza berreskuratzen tailerra izango da maiatzak 6, 13, 20 eta 27an.