- Lasarte-Oriako Udalak kiroldegiko helduentzako jardueren talde batzuetan plaza libreak geratzen direla iragarri du. Horregatik, partaide berriek izena emateko epea zabaldu du. Plaza libreak dituen talde batean parte hartu nahi dutenek izena emateko Maialen Chourraut udal kiroldegira deitu (943 376 182 telefonora) edo kiroldegiko bulegora gerturatu ahalko dute honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.00etara eta asteazkenetan, arratsaldez ere, 17.00etatik 19.00etara.