- Txoritagaingo parkea eraberritzeko lanak amaitu ostean eremua herritarrei irekita dago. Oraindik horma txikia pintatzeke dago, baina dagoeneko umeek espazio berritu, moderno eta atseginean jolasteko aukera dute. Zurezko jolas berri batzuk instalatu dira parkean, haurrak sozializatu eta haien trebetasunak indartzeko egokiak direnak.