- Usurbilgo Udalak gogorazi duenez, urrian abiatu zuen bake epaile titularra eta bere ordezkoa hautatzeko prozesua, eta urtarrileko osoko bilkuran onartu zituzten izendapenak talde guztien oniritziarekin, aho batez. Batetik, azken urte luzeetan zeregin horretan lanean aritu den Agustin Esnaola Etxabe izango da titularra, eta, bestetik, Joana Murray Barandika izango da bere ordezkoa.