- Hernaniko Udala asfaltatze-lanekin jarraituko du datorren astean eta aurreikusitako plangintzaren berri eman du. Datak errespetatuko dira, beti ere euririk egiten ez badu.

Honela astearte eta asteazkenean, asfaltatze lanak Florida kalearen hasieratik (Agustindarren plaza) Montebideo kaleko bidegurutze artean (Sulabe) burutuko dira. Lanak behetik gora egingo dira, hasiera batean trafikoa Karmelo Labakatik desbideratuko da Montebideo kalerantz.

Gainera, Agustindarren plazako zatia egiteko trafikoa moztu beharko da. Zatia ez da luzea, beraz, trafikoaren mozketa beharra luzeegia ez izatea aurreikusten da. Bitartean, ibilgailuek ondorengo saihesbideak egin beharko dituzte: Agustindarren plazatik, Antziola kalea, Elkano kalea, Latsunbe kalea eta Perkaiztegi kalea gurutzatuz edo ibilbide berbera eginez Latsunbe kaleraino eta ondoren Chillida etorbideatik eta Sagastialdetik igarota.

Bestalde, astearte eta asteazkenean ere, Ereñotzu-Alkatxurain bidean esku-hartzea egingo da. Konkretuki, asfaltatze lanak goiko zatian egingo dira. Beheko zatian, aldiz, igeltseri-tza lanak burutuko dira, zoladura konpontzeko.

Ostegunean, Portu auzora iritsiko dira hobekuntzak. Izan ere, Shangai parean asfaltoa konponduko da.

Astea amaitzeko, ostegun eta ostiralean, Ereñotzu-Alkatxurain bideko beheko zatian igeltseritza lanekin jarraituko dute.

Honenbestez, otsailaren 7an, astelehenean, behin zoladura konponduta, Ereñotzu-Alkatxurain bideko beheko zatian asfaltatze lanak egingo dira.

Hernaniko Udaletik ohartarazi dutenez, plangintzan aldaketa nabarmenik emango balitz jakinaraziko dituzte.

Aste honetan burututako lanak oso erritmo onean egin dira. Atzieta kaleko asfaltatzea uste baino lehen amaitu zen eta Elkano kalearekin hasi ziren ostegunean.