Gabonetako etenaldia amaitu ondoren, Hernaniko Ttapa-ttapa egitasmoa berriro martxan jarriko da. Hurrengo irteera otsailaren 2an izango da eta otsaila eta apirila bitartean, adinekoak asteazkenero Atsegindegin elkartuko dira 10.30ean herrian zehar ibilaldi bat egiteko (irudian bezala). Ibilbidea zailtasunak dituztenentzat ere egokia da.