- Bihar Txokoaldeko zubia itxiko du Ura Agentziak, garbiketa lanengatik. Zubiaren erdiko bi zutabeen artean trabatuta dauden egurrak kentzea du helburu esku-hartze honek. Usurbilgo Udalari jakinarazi diotenez, 8.00etatik 14.00etara bitartean egingo dituzte lan horiek, eta, beraz, tarte horretan itxi egingo dute zubia. Izatez, hilabete hasieran egitekoak ziren lanok, baina euriteak tarteko bertan behera utzi behar izan zituzten.