- Gaur, Hernaniko Sagastialdeberri eta Laiztiaga inguruan dagoen oinezkoen bideko zubia berritzeko lanak egingo dira. Bidearen sarreretan hesiak jarriko dira, eta oinezkoen bide hori ezingo da erabili.

Bestalde, aste osoan asfaltatze-lanak egingo dira Atzieta kalean. Kalea guztiz itxiko da obrak dirauen bitartean. Ibilgailuak handik kentzeko hesiak eta abisuak ipiniko dira, gaur goizerako libre egon behar du eta.

Bestalde, Urnietako Ergoien industrialdean asfalta-tze-lanak egiten ari dira, eremu horretako errepidearen egoera hobetzeko.

Asteazkenean, industrialdeko sarreran burutu ziren lanak, egunez eta gauez. Poligonoaren barnealdeko zenbait guneren asfaltatzea berriz, ostiralerako aurreikusia zegoen, baina azkenean, gaur gauzatuko da. Interbentzio honekin Ergoiengo lanak amaituko dira.