-Ikimilikiliklik familia ikuskizuna ikusgai izango da urtarrilaren 23an Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Zazpi urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Ohi bezala, Urnietako Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu bihar arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko izena eman daiteke Udalaren webgunean edo Saroben jarri den kutxatilean paper bat sartuz.