- Eusko Jaurlaritzak hartu berri dituen neurriek, Usurbilgo Udalak antolatutako ekitaldiei dagokienez, urtezaharreko DJ gauari eragingo diote. Izan ere, 1.00etan hastekoa zenez, bertan behera uztera derrigortua dago Udala. Gainera, Hurbilago merkatari elkarteak bertan behera utzi du abenduaren 31ko San Silvestre lasterketa.

Egunotarako antolatutako gainerako ekitaldietan ez da aldaketarik izango. Izan ere, azaroaren erdialdeaz geroztik, %60ra mugatua du edukiera Udalak, bere kabuz, orduan izan zen covid-19-aren agerraldiaren ondorioz. Urtarrilaren 2tik 5era egingo den Gabonetako Haur Parkean ere edukiera muga bermatuko da.

Azkenik, kiroldegiaren kasuan, hitzordu bidezko sistema berreskuratzea erabaki dute, edukiera kontrolpean izateko. Urtarrilaren 3tik aurrera izango da hori, eta Internet bidez hartu beharko da hitzordua. Orain, ordea, igerilekuan zein gimnasioan egunean bina txanda har-tzeko aukera emango dute.